Basamortuan 14 egun
Ailegatu gara Djenera eta aireportuko tramitazio korapilatsuek eta gure ekipaien bilaketak eman dizkigun nahigabeak ahantzi ditugu zain dauzkagun Tuaregen harrera ikustean.
Soineko argiz jantziak, belo zuri eder bat buruan , begiak izan ezik dena estalia , itxura xarmanta ematen dute Tuaregek.
Kel Rela tribukoak dira gure Tuaregak . Tribu aristokratikoa Ahaggarko nagusiak, Antzinako leinuen zaindariak, zuhurrak eta modu onekoak, nortasun handikoak, oso erakargarriak egiten dira.
Djannet oasis bat da. Kel Ajjer tribuko tuareg herri ttiki bat, txit polita. Gidariak altzariak prestatzen dituen bitartean itzuli bat egin dugu. Denda pare batean oroigarri batzuk erosi eta enparantzako ostatuan te bat hartu ondoren abiatu gara basamorturantz. 14 eguneko elikagaia gurekin daramagu, batez ere ura: erran digute 7 egunean ez dugula iturririk topatuko.
Ajjerko Tassilliak gurutzatu ditugu. Ez da erraza paraje hauen edertasuna deskribatzea. Dena da berria niretzat, irreala iruditzen zait. Ez daukat zerekin parekatu, konparatu. Hareazko itsaso izugarrian non haizeak duna erraldoiak zizelkatu eta desbideratzen baititu. Alimaleko harrizko mendi desorekatuen itxura keriatsuak. Bat-bateko haitz arteko ur gardenak. Edo uste gabeko liliak. Izarrez betetako gau magikoak.
Gaur, 6 orduko ibilaldia eginen dugu. Argia hastean atera gara ongi gosalduak. Motxilan ura eta eguerdiko otordua. 1800 metrora igo behar dugu. Mendi-mazela harritza eta gogorra da . Hortaz eguzkiak berotu baino lehen ailegatu nahi dugu.
Urteetan goseak eta etsipenak bultzaturik hego aldetik ipar aldera Algeriako basamortua gurutzatzen duten emigranteek ireki duten bidea egin dugu. Helmuga Libia da. Muammar-Gaddafik ongi hartzen ditu eta, egoitza eta behi bat ere ematen die. Bide bazterrean nonahi oinetakoak daude. Zapata muturrak ahate moko antzera irekita harri artean zerua begiratzen dute. Neskatila-zapatatxo batekin gelditu naiz. “Corte Ingles” dendetan saltzen diren horietako bat da. Koloretako uhalez osatua. Takoia hautsia dauka. Oinetakoa eskuan hotzikara sentitu dut. Neska imajinatu dezaket gaztea eta behartsua. Baina, Bakarrik zihoan? Haurra bizkarrean al zeraman? Edonora ailegatu bazen... Bete ziren bere ametsak?
Hiru ordu mendi gora azken muturra eta arrastaka leher egina ailegatu naiz gailurrera. Atzera behatu eta bidea desegin behar dudala pentsatzeak negarra dagit. Baino tristura berehala gan zait.
Gabarain ordokiak Libia eta Argelia mugan, sumendi baten ohatzean kokatua hiri magiko baten antza dauka. Harrizko bloke erraldoien sotoek eta terrazak kale zumardi eta enparantzetara ematen dute . Eta badira kale nagusiak, enparantza nagusiak eskulturekin hornituak. Auzo xumeak, kale estuekin. Jauregiak zutabe zizelkatuekin eraikinak. Iturri agorrak . Errota-etxeak ehunka hego-harri antzurekin .
Munduko haitzetako artearen kapela “Sixtina” bezala ezagutzen da Gabarain haitzuloetako margo bilduma. Henri Lhote frantziar ikertzailea denbora luzea egon zen bertan bizitzen eta 1957 urtean ikerketa zabaldu zuen. Duela hamar mila urte paraje hauek umelak , emankorrak eta hostotsuak ziren, bertan zibilizazio dinamiko bat gauzatu zen. Ez dakigu zein zen artista hauen asmoa egoitzak dekoratzean. Nolanahi ere bere biziaren berri utzi zuten. Badakigu abeltzainak zirela, ehiztariak, eta zirrika ezagutzen zutela. Lurraldean bizi ziren animalia eta piztiak ongi irudikatuak daude. Lehoia, jirafa, antilopea, elefantea, hipopotamoa basahuntza, behia, zaldia, gamelua… Ehunka pertsonaia abereekin, ehizan, dantzan… gizarte antolakuntza tribala zela ematen du. Marrazkiak eta grabatuak goi mailakoak dira, pigmentu gorrixka, zuria, beltza erabiltzen zuten eta arras ongi iraun du oraino. Pertsonaia anitzek emazteki antza dauka, gerri fina, bular keinua, eta zango sendoak gona motzaren azpian. Lirainak eta malguak zein balet dantzariak.
Ilunabarrean ailegatu gara kanpamendura eta tea prest daukagu.
Tearen erritua arrotz batentzako interesgarria da. Hiru te hartzen ditu tuaregak aldiro. Sua biztu eta estera batean eserita ura paratzen dute berotzen lapiko handi batean. Bitartean, bi te-poto eta edan-ontziak zakutxo batetik ateratzen dituzte. Te-poto batean te belarra eta bertzean azukrea paratzen dute. Ura beroa belarrei erantsi eta hogei bat aldiz te-poto batetik bertzera isurtzen dute ura. Taldeko batek probatu eta gustukoa badu lagunei eskaintzen die. Lehendabizikoka mingatza bizia bezala, bigarrenak gozoa amodioa bezala, eta hirugarrenak suabea heriotzaren antzera, hala izan behar du teak. Denbora hartzen dute tuaregek erritoa betetzen. Sutondoan eserita. Lasai, elkarrizketan, hitzik goratu gabe, beti modu onean. Prisarik gabe, eguneko ekintzen hausnarketa mamitzen, biharamuneko egin beharrak antolatzen. Filosofo-bilera baten tankera ematen du. Erritoa amaitzeko sua itzali ondoren egur batzuk alboan uzten dituzte edonor ailegatzen denerako .
Kel Rela tribua familia noble batzuk osatzen dute, Ahaggarko multzo garrantzitsuena da, . Denda zuriek erabiltzen dituzte eta gizonak gehienetan durbantea ere bai, zuria. Tamahak mintzatzen dute , nahiz eta arabiera eta frantsesa jakin. Tamahak hizkuntza antzinako libiar- berber eboluzionatua da. K.a. V. gizaldian badaude datak Ipar Afrikan libiar - berbereari atxikiak. Halaber toponimian ere hitz anitz gelditu dira. Tuareg tribu haina tamahak dialekto daude. Ahaggaren mintzatzen dena garbiena da. Jatorriz Kel Rela tribua abeltzaintzan eta artzaintzan jardun dute gizalditan. Abereen janariaren halabeharrean mugituz. Ehiza eta basamortu lapurretan ere aritzen ziren. Gizalditan isolatuak ohiturak, hizkuntza eta bere bizimodua gorde dute.
Kondairak dio. Tin Hinan edertasun handiko emakumea gamelu zuri baten gainean ailegatu zen. Abalessa lurralde umel eta emankorrean ez zen inor bizi eta gelditu zen. Tafilalet Marrokotik zetoren , Takamak bere zerbitzaria eta jopuak besteak beste. Tin Hinanek alaba bat sortu zuen, Kella, Kel Rela tribuaren arbasoa.
Takamaek bi alaba ukan zituen, nondik bi tribu bigarren mailakoak sortu ziren, Ihadanaren eta Dag Rali zeinek ez dute gamelurik edukitzeko eskubiderik gaur egun.
Tin Hinan Abalessan hil zen non bere hilobia, Islam aurrekoa, dagoen. Ahaggarko monumentu garrantzitsuena da. Ganden gizaldian hilobia ireki eta ikertu zuten. Gorpua emaztekia, ongi kontserbatua eta bitxi eta perlekin dornatua, halaber emakumea irudikatzen duen eskultura ttiki bat alboan topatu zuten. Tuaregak erromes gaten dira urtero Tin Hinanen hilobira eta gaua egoten dira monumentuaren aitzinen eserita jite agurgarrian.
Tuareg atze-ondo ma-trialen datza emakumearekiko duen estimuan. Emakumearengandik hartzen du leinua. Emakumea da etxeko azienden jabe. Ezkontzerakoan senarra aukeratzerik badu. Tuareg herria islamiartua da baino emakumeak ez du aurpegia estaltzen eta gorputza apaintzen du. Egoitza berak antolatzen du, senarrak duelarik mantenuaren beharkizuna.
Tamarrasset inguruan asentamendu ttiki bat bisitatu dugu. Une eder batean ailegatu gara. Emakume multzo bat astrapalada ederrean badator. Haur sortu berria dakarte, ama gaztea estreinako haurrekin senarraren etxera itzultzen delarik. Ohitura da emakumeak umatzera jatorrizko etxera gatea. Zazpigarren egunean familiako emakumeekin haurra besoetan etxera itzultzen da. Eta bizilagunekin ospakizun bat egiten dute. Gonbidatu gaituzte te bat hartzera eta, datilak eta galleta batzuk dastatu ditugu emakumeekin. Gizonak bildotsak erretzen ari dira harea azpian. Sortu berria sehaskan, lo. Guk berriz gure bidea hartu dugu zorion guztiak sortu berriari opaz.
Tahaggar arkitekto eroaren hiria erraten diote. Ilunabarrean ailegatu gara eta eguzki apalak dena kanela kolore ematen du. Harkaitz erraldoiek osatzen dituzten eraikinak ezin dira hitzez deskribatu. Denboraren poderioz haizea eta hareak zizelkatu dituen eskulturak sinesgaitzak dira. Aingeruak zein deabruak eraikinen hormak estaltzen dituzte. Eta badira laminak terrazetan eta zaldunak sarrerak babesten. Maitaleak ezkutuan. Sabai izarratuaren azpian isila entzuten da.
Herri-kondaira batek dioenez egun batean ailegatu zen artista bat Tahggarera eta, biziki inpresionatua, aste bat bertan bakarrik gelditzea erabaki zuen. Ura eta janariarekin utzi zuten eta joan ziren lagunak. Astebete barru itzuli zirenean, artistak bere lan tresnak erreak zituen eta ez zela gehiago artelanetan arituko adierazi zuen.
Basamortu ikaragarriaren zatitxo bat gurutzatu dugu, Tenere, basamortuaren basamortua deritzo. Ubideak jarraituz, galdu ez gaitezen. Gure tuareg gidariak trebeak dira. Ibai, ibaiadar, isurkide guztien izenak eta norabidea ezagutzen dute, naiz eta gizaldiaz agorrak egon. Horizontea galtzen denean harearen kolorea edo testura behatzen dute. Ortziarekin erlazio perfektuan bizi dira. Gamelu gainean bidaia luzeak egiten dituzte tuaregek, gehienetan gauez eta izarrek gidatzen dituzte.
Azken eguna dugu basamortuan, “Ahal” bat prestatu digute tuaregek. Sutopila barazkiak eta ardi zaharra harea azpian errea afaltzeko da otordua. Gero, hirugarren tea hartu bezain pronto musikariak gitarrak eta danborrak jotzen hasi dira, bi neska abeslarirekin. Leher egin arte dantzatu dugu, gure tuareg lagunak aingeruak bezala dantzatzen dira, eta guri irakasten ahalegina egiten dute. Gaua magikoa izan da. Izarrarte pean. Mila izarren distira, izar iheskor eta izar loken abiadura miresgarrien xarma, ilargiaren argi hilaren itzalak, dena da magikoa, irreala.
“Ahal” (Henri Lhote-ren oharra) kanpamenduetatik at harkaitz edo duna babesean, ilunabarrez egiten diren bilerak dira. Bertan gazte ezkongabeek eta konpromisorik gabeko helduek parte hartzen dute, Suaren inguruan zirkuluan esertzen dira gizonezkoa eta emakumea txandakatuz. Bilara osatzen denean “ahal” ohiturak gorde daitezen bi moderatzaile aukeratzen dituzte bat emaztekia eta bertzea gizonezkoa. Jendea dotore janzten da, bere bitxi eta apaingarri guztiekin.
Neska batek ematen dio sarrera “Amzad”soka bakarreko biolina jolastuz. Mutilak abesten, olerkiak errezitatzen edo ipuinak kontatzen jarraitzen dute. Giroa berotuz gaten da eta gizon eta emakumeak elkarrengana hurbiltzen dira. Sudurra elkarri emanez, bat bertzearen ahatsa irentsiz, gorputzak ferekatuz , amodio jolasek goizeko ordu txikietaraino iraun dezakete.
Bilera hauek nahiko lizentziagarriak dira. Bukaeran bertze baterako gelditzen dira bikoteak. Inor jabetu ez dadin esku-naban “Ttifinagt ” hitz ikurrez adierazten dute nahia zita bat emanez.
Bidaia bukatzera doa, arras interesgarria izan da. Basamortuaren isila entzun dugu. Ortzi izarratuaren babesean lo egin dugu. Tuareg modura egun batzuk bizi gara. Mula-Mula txoria ikusi dugu eta horrek itxaropena dakarrela erran digute.
http://lolasarratea.blogspot.com

No hay comentarios:
Publicar un comentario