Dragut,
Bizar Gorri pirataren “lugar tenientea” zen, itsaslapur gotorra,
Ziklada irlak konkistatu nahian 1498 urtean, txalupa batean haietara
ailegatu zen. Txalupan, kutxa handi batean altxor ikaragarria
zeraman. Ierakas irlako arroketan altxorra altxatzeko kobazulo
aproposa aurkitu zuen, harkaitz artean putzu handi baten muturrean
leize sakon bat. Hartu zuen altxorra piratak bi marinelen
laguntzarekin, eta leizean kutxa sartzerakoan marinelak zituen
bultzatu altxorrarekin batera leize barnera. Bi gizonak marrumaka
gelditu ziren leizean atera ezinik.
Dragu-ren
txalupan mutiko gazte bat zihoan, eta dena ikusi zuen. Mutikoa,
handitu zen eta Lepanto-ko gudan zauritua, 1571 urtean agure zahar
bat izanik, Ierakas-era itzuli zen. Txalupa kaian bildu, etxekoak
agurtu eta. altxorra bila joan zen. Leizean bi marinelen marrumak
entzun zituen, sartu zen gizonak salbatzeko asmoarekin baina
oihartzunak besterik ez ziren. Atera ezinik gelditu, eta etsipenean
negarrari eman zion. Orduan marinelen arimak errukiturik agurea txori
bihurtu zuten. Hegan atera zen gizona. Handik gutira, zuhaitz batean
zegoela bere hiletak ikusi zituen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario