Hamaika urte bertzerik ez
zituen neskatikoak; amak gasna batekin bidali zuen apezarengana. Ez
zen haren ama fede handiko emakumea, are gutiago gasna emailea,
baina, bete beharreko ohitura izanen zen doike. Joan zen neskatikoa
apez-etxera, eta serorak erran zion, apeza elizan zegoela. Joan zen
neskatikoa elizara eta sakristian sartu. Apezak gustura hartu zion
oparia, eta esku batekin ilea laztantzen zion unean, bertze
eskuarekin titiak ukitzen hasi zitzaion. Haren sortu berri titi ttiki
eta minberak; izutu egin zen, eta garrasika hasi. “Zazi etxera,
eta ez erran deus amari joko zaitut eta”, erranez zakarki igorri
zuen handik neskatikoa. Orduan, neskatikoak ez zuen deus ulertu. Ba
ez bada ere zuen etxean tutik erran. Gero, anitz geroago “pederastia”
hitza aditu zuen.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario