domingo, 4 de mayo de 2014

ERRESPETU GUTI

ERRESPETU GUTI
Goizean irratia entzutean jabetu naiz amen eguna dela. Ni ama eta amatxi naizenez irudikatua ikusi naiz. Irratian ama bi hizka-mizkatu dira eta biek zein errespetatuak diren mintzo dira. Gosaldu ondoren nire etxe inguruko landareak behatzera atera naiz, eta, ze ezbeharra, atariko nire landare ospetsuena gabez hautsi egin didate. Gabez eta koldarki, inori molestatzen ez dion landarea alajainkoa! Ze errespetu guti, ze ekintza itsusia, inongo etekinik gabeko lana hartu du norbaitek, hori bai gabez.
Hamalau urte daramazkit etxean eta urtero egiten didate mandatua, beti primaberako liliak loratzen hasten direnean. Egundaino ez dut jakin zehatz zertan datzan arazoa. Baina gauza bat ongi dakit, nire Baztan zoragarri honetan elkar bizitza ez da behar den bezain egokia.
Egun batean, loreak hondatzen zituztela, eta nire errankurak aditzean, maiz inguruan ibiltzen den attun batek erran zidan kontuz ibiltzeko bailadako gizonak barrabilak bere tokian zeuzkatelako. Zerak bere tokian akaso, baina, zera horiek zertarako balio duten ez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario