Osagaiak
Bildotsaren erraiak, hankak eta odola
6 arrautza
Tipula eta perrexila
Tomatea, xarpota, piper mina eta gatza
Bildots hesteak garbitu eta bi partetan utzi
Hankak
zuritu
Odola gatzatu eta hiru partetan utzi
Bildots hankak egosi ondoren heste parte bat
hanka bakoitzean biribildu
Heste parte bat zartaian frijitu eta tipula
eta perrexilarekin tortilla bat egin
Odol gatzatu parte bat eta perrexilarekin
zartaian tortilla bat egin
Buztinezko kazuela batean tipula, bildots
gibela eta muinak egosi ondoren, hankak hesteekin biribilduak, hesteekin
egindako tortilla zatitua, odol gatzatuekin egindako tortilla zatitua, eta odol
gatzatu parte bat hau ere zatitan erantsi. Aldez aurretik egositako tomatea gehitu.
Xarpota, piper mina eta gatza nahi bezala.
Plater xumea bezain xarmanta, artzainak
bildotsa garbian saldu, eta emazteak erraiak profitatzen zituen.