domingo, 25 de octubre de 2009

Azken ametsa


Azken ametsa

_Nola bizi ametsik gabe? Nire baitan hausnarketa hau anitzetan egiten dut. Lerro hauek idazten ari naizela Krispulo ikusi dut nire leihotik. Hirurogeita hamar bat urteko gizona da. Atorra zurizka eta galtza urdinak, garbi-garbia, ile zuri ederra eta pittinbat muxu gorri, bastoi baten laguntzarekin tipi-tapa etxe aldera doa. Ondoko herrian bizi da. Bizpahiru kilometro egunero egiten ditu bere maitea ikusteko. Krispulo eta Pakitatxo aspaldian dira maitale. Maitale zuriak, baino maitale. Krispulo ezkondua dago, Pakitatxo zelibea. Gizaldi hiru laurdenak betea da bera ere, baino beti ponpox ezpainetako karmina eta guzti. Maitaleak herriko enparantzan esertzen dira bertako atsoekin egunero eta ordu pare bat kartetan aritzen dira. Aspaldiko ametsa, eguneroko ametsa. Itxaropenean datzan ametsa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario